LITERATURA

“Nekatoenea”, literatura sorkuntza egonaldia zabalik

Abian da Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldirako deialdi berria. Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten egitasmoa da. Aurtengoan, 2020an bezala, Getariako Elkano Fundazioaren partaidetza izango dute.

Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura generoaren hautua libre uzten bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa…), literatura sorkuntzak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago jorratu beharko ditu: nabigazioa, esplorazioa, kartografia, astronomia, ontzigintza…

Idazle hautatua hilabetez egongo da Abbadia Eremuko Nekatoenean, 2021eko urriaren eta abenduaren artean, eta 1.500 euroko diru-laguntza emango zaio.

Izen ematea ekainaren 15ean bukatuko da.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button