BESTELAKOAK

Jurgi Ekiza, Joseba Irazoki & Beñat Axiari eta Kirmen Uribe, Garoa liburu-dendan

Zarautz eta Donostiako Garoa liburu-dendek abendura bitarteko egitaraua iragarri dute. Askotariko programa oparoa ondu dute bi saltokietako arduradunek; esaterako, ostiralean, Donostian, Info7 irratiaren festa izango da Morau, Izaro eta Chula Potraren partaidetzarekin, 19:00etatik aurrera.

Urriaren 27an, Junkal eta Xabier Lertxundik Kaukaso eta Kurdistanetik egindako bidaiaren nondik norakoak biltzen dituen liburua aurkeztuko dute, Kaukaso-Kurdistan bizikletaz. Egun berean, Alex Gurrutxagak zuzendutako Paperezko lagunak euskarazko irakurle klubaren baitan, Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburua aztertuko dute.

28an, bestalde, Jurgi Ekizaren kontzertua izango da Donostian, Paperezko kontzertuak programaren barruan. Hurrengo egunean, Zarautzeko dendan joko du.

Azaroaren 18an, Muskuiluak afaltzeko (Birgit Vanderbeke) liburua izango dute hizpide Paperezko lagunak klubean. Eta 19an, Joseba Irazoki & Beñat Axiari arituko dira: “Tandem musikal hiltzailerik baldin bada, horixe da Irazokik eta Axiarik osatzen dutena. Beratarraren eta baxenafarraren arteko elkarlanak edonor kitzikatzen du barren barrenetik hasi eta azken ule puntaraino. Inprobisazioa da biak lotzen dituen lokarria”. Azaroaren 20an, Zarautzen izango dira.

Kirmen Uribek, halaber, Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa) nobela berria aurkeztuko du Donostian, azaroaren 25 eta 26an. Lehenengo egunean euskarazko bertsioa izango du aztergai, eta bigarrenean, aldiz, Seix Barrak argitaletxeak plazaratuko duen gaztelaniazkoa bertsioa aurkeztuko du.

Abenduaren 12an, Paperezko lagunak klubean, Hauts bihurtu zineten (Juan Kruz Igerabide) liburua izango dute hizpide, eta Iñigo Cabezafuegok Donostiak eta Zarautzen joko du, abenduaren 16an eta 17an, hurrenez hurren.

Horretaz gainera, Diego Vasalloren liburu berria, Amigas de papel irakurle kluba… Informazio guztia: egaroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button