MUSIKA

“Musika Loturak” programaren bigarren edizioa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Musika Loturak programaren bigarren edizioa ospatuko dute bihar, irailaren 2an, bi kontzerturekin. Ekimen horrek musika kultura garaikidearekin lotzen du soinu esperimentalaren bidez.

Musika Loturak programaren bigarren edizioan musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez konektatuko dira beste behin.
Biharko kontzertuak hainbat emanaldi izango ditu, eta burutuko den errepertorioan “XX. mendeko abangoardietako musika klasikoaren estetika eta praktika artistiko berrienak” biltzen dituzten lanak izango dira entzungai.
Joko diren piezen artean honakoak dituzue: Diego Sabioren Maelstrom, Salvatore Sciarrinoren Autoritratto nella notte eta M. Ravelen Ma mere l’oye.

Edizio honetako kontzertuen hitzordua Zentroko Atrioan izango da, irailaren 2an, saio bikoitzean, 18:30ean eta 20:00etan.

Sarrera dohainik izango da, leku guztiak bete arte.

Informazio gehiago Azkuna Zentroaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button