IKUS-ENTZUN

Naturaren inguruko zinemaldia, Gipuzkoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia abiatuko du apirilaren 13tik 23ra, Gipuzkoako zortzi udalerritan.

Zinemaldi honen helburua “gertuen dagoen naturaren kalitatearen dibulgazioa da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten formak ezagutuz: natura gizateriaren kulturan, naturan dugun aztarna, pertsonen eta animalien arteko lotura, haurrak eta natura”.

Gipuzkoako zortzi udalerritan (Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia) naturarekin lotutako hainbat film proiektatuko dira, tartean, Dehesa, Mountain, Artifishal, The Wild Thing, Los Plástico, Out Of Plastic, Natura Bizia, The Sacred Place Were Life Begins, eta abar. Gaur, apirilak 13, izango da lehen emanaldia Donostiako Victoria Eugenian, Dehesa izeneko lanarekin.

Horretaz gain, Gipuzkoako gazte eta helduentzako lehiaketa bat egingo da GNAT Zinema ekimenaren baitan, eta bi kategoria izango ditu. Lehenengo kategorian, Gipuzkoako ikastetxeetako DBHko ikasleek hartuko dute parte, eta bigarren kategoria 18 urtetik gorako helduentzat izango da. Egin beharreko lana inguruko naturaren ikus-entzunezko esentzia islatzen duen 3-5 minutuko film laburra izango da.

Jakin beharreko guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button