BERTSOTAN

Bermeon, Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren bigarren saioa

Udabarriko Faseko bigarren saioa apirilaren 17an jokatuko da, Bermeoko Kafe Antzokian. 18:00etatik aurrera. Bertan sei bertsolari lehiatuko dira Aitor Arrutia (Enkarterriak), Ander Elortegi (Busturialdea), Dani de Miguel Avecilla (Uribe Kosta), Imanol Arrutia (Enkarterriak), Jone Larrinaga (Uribe Butroe) eta Julen Ibarguengoitia (Busturialdea).

Horiek epaitzen Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi (Durangaldea) izango dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta hurrengo asteburuan saio bi egongo dira: Erandion eta Ondarroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button