ESZENA

Nano-antzerkiaren jardunaldiak, Karrikirin

Apirilaren lehen egunetara arte, Iruñeko Karrikiri elkartean Nano-antzerkiaren jardunaldiak antolatu dituzte. Joan den astean abiatu zen ekimena Oier Guillanek eginiko VHS izeneko piezarekin. Aste honetan jarraipena izango da, izan ere “Nano-antzerki ziklo honen ametsa Karrikiri elkarteak antzerki munduari atetxo bat zabaltzea da, espero dezagun zuek ere guk bezainbeste gozatuko duzuela. Hortaz, Datozen egunetan, irri eta negar egiteko, hausnartzeko eta hementxe bertan idazten eta taularatzen diren kalitatezko antzerki lanez gozatzeko aukera izanen dugu.”

Hemendik aurrera oholtzaratuko diren lanak honako hauek dituzue: bihar, hilak 23, Idoia Tapiak Ludus pieza egingo du; Gontzal Uribe martxoaren 30an izango da han, Prospectus Vitae obrarekin; eta apirilaren 4an, Laura Peganosek Putaren Bakarrizketa Eroetxean lana egingo du.

Baina zergatik Nano? “Karrikirin ez da kabitzen Grezia klasikoko tragikomediarik, ezta Metropolitan Operako antzezlanik ere. Tira, nor engainatu nahi dugu? Gure Karrikiri xumean ez da kabitzen ezta Poltsiko antzerkirik ere. Gurea Nano-antzerkia izanen da, ala ez da izanen. Baina, pausu irmoz dator nano-eztanda, eta dardara ederra eraginen du, gure inguruko aktore eta artisten eskutik baitator. Gure nano-antzerkia bertakoa, euskalduna, probokatzailea, aberatsa eta ausarta izanen da. Nano-antzerki sail honek gaurkotasunez zipriztindutako istorio anitzak publiko ororengana helaraztea du xede.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button