BESTELAKOAK

45. Bilboko Liburu Azokak gaur zabalduko ditu ateak

Atzo, 45. Bilboko Liburu Azokaren aurkezpen ofiziala gauzatu zen, eta ekitaldian bertan, Petros Márkarisek Zilarrezko Luma saria jaso zuen. Bertan Javier Gogeascoechea Euskadiko Liburu-Ganbarako presidentea; Kepa Torrealdai Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidentea; Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ordea; Petros Márkaris idazlea; Ibone Bengoetxea Bilboko Udalako Kultura Zinegotzia; eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea bildu ziren.

Eta gaur, ekainak 4, eguerdiko 13.00etan, Arenaleko ibilbidean, Bilboko 45. Liburu Azoka zabalduko da, 14ra bitartean. Arenaleko ibilbidean Euskal Aldizkariak erakusketa berezia, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak eta liburu izenpetzeak antolatu dira.
Inaugurazioaren ekitaldian Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jasoko dute. Arratsaldean, 18.30ean, Bidebarrieta Liburutegian, Ramiro Pinilla idazlearen omenaldia izango da, Almudena Grandes idazlearekin.

Datozen egunotan denetarik egongo da, batez ere liburuak eta idazleak (John Connolly, Jon Arretxe, Yasmina Khadra, Almudena Grandres, Fermin Etxegoien, Aritz Gorrotxategi, Irati Goikoetxea,…). Nabarmentzekoa da, datorren asteko astelehenean, Labayru elkarteko Idazt eta Mintz aldizkari literarioak jasoko duen Urrezko Luma Saria.

Egitarau osoa eskuratzeko modurik onena, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button