BERTSOTAN

Nafarroako “Zapla!” egitasmoa amaitzear

Larunbatean emango diote bukaera Nafarroako bertso plaza bultzatzeko bidean abiaturiko Zapla! egitasmoari. Bertso bazkaria antolatu dute horretarako, Arantzako aterpean. Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta arituko dira kantari, mahai bueltan, aspaldiko partez.

Apirilean abiatu zen Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolaturiko Zapla! egitasmoa, Nafarroako zazpi herritan, nafar bertsolariei plazak eskaini dizkiena.

Joan den urtean, pandemiak erabat astindu zuen kulturgintzaren sektorea, eta bertsolaritza ez zen salbuespen izan. Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere atzeratu da txapelketaren berezko ezaugarriak bermatzeko zailtasunen ondorioz. “Dena dela, kultura segurua dela azpimarratu nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Txapelketaren berezitasunak bermatzea zaila da egungo egoeran, baina aukera badago bestelako saio asko antolatzeko”.

Hortaz, Nafarroako bertso plaza aktibatzeko Zapla! egitasmoa jaio da, ondorengo helburuekin: nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea; kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eta txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.

Zapla! zazpi bertso saiok osatu duten ziklo bat izan da, eta zazpi herritan burutu da (Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan). Saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartu dute parte, eta ekitaldi bakoitza ezberdina izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button