Aspaldiku, Nafar kulturaren hedapenerako elkarteak, Burlatako biltzarreko egitaraua antolatu du.
Egun horretan, 10:00etan hasiko da eguna. Aurkezpenaren ostean Karmele Igartua poeta eta Joxemiel Bidador idazlea gogoratu eta omenduko dituzte, eta honen ostean Tere Irastorza eta Manuel Vilas idazleek parte hartuko dute. Manuel Vilas-ek gaztelaniaz egingo du eta Tere Irastorzak Sorkuntza literarioa auzolanean izeneko gaia jorratuko du bere hitzaldian.
Bazkariaren ostean, 16:30ean, olerki errezitaldia gauzatuko dute. Parte-hartzaileek, nahi izatekotan, haien olerkiak ere errezitatu ahalko dituzte publiko zabalaren aurrean. Honen ostean Nafarroako V. Poesia Biltzarraren amaiera etorriko da eta hurrengo biltzarrerako gonbidapena egingo da Aspaldikuren eskutik.
Nontzeberri