MUSIKA

Nafarroako Organo Musika Zikloa

Irailaren 20an abiatu zen Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Nafarroako Organo Musika Zikloaren 40. Edizioaaren programa. Urriaren 26ra arte, Lesaka, Yesa, Bera, Marcilla, Tulebras, Iruña, Ezkaroze eta Gares herrietan kontzertuak eta bestelako jarduerak izango dira.

Aurten, 40 urte betetzen dira Nafarroako Organoaren Astea deitzen zena ospatzen hasi zenetik. Urte hartan bertan sortua zen Organoaren Lagunen Nafarroako Elkartea (ANAO, gaztelaniaz). Elkarte horrek abiatu zuen jaialdi hau; lehenbizi, berak bakarrik antolatzen zuen eta, gero, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, harik eta urte batzuk beranduago Nafarroako Gobernuak jaialdia egitaraua propio hartu zuen arte, Organo Musika Nafarroan izenburuarekin.
40. urteurrena ospatzeko, 2024ko zikloak ekitaldi bat prestatu du, non bere historia errepasatuko den, hasieratik gaur arte. Ekitaldi berean, Nafarroako organo ondarearen alde lan egiten duten elkarte eta norbanakoen arteko topaketa antolatu da; horietako gehienak herri txikietakoak dira. Hala, aukera izango da Nafarroako hainbat herritan ondare organistikoa birgaitzeko egiten ari diren proiektuak ezagutzeko.
Ildo horretan, tokiko elkarteen zeregina ordezkaezina da, eta zikloak topagune bat sortuko du, esperientziak trukatzeko eta kideek elkar ezagutzeko.

Diogun moduan joan den astean abiatu zen ekimena, baina gaur, hilak 27, Beran, Pilar Cabrera interpretearen kontzertuaz gozateko aukera egongo da.

Datozen asteetarako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button