IKUS-ENTZUN

"Gazteak, aisialdia eta euskara" XV. Jagon Jardunaldietako gaia

XV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak berriz, Gazteak, aisialdia eta euskara gaiari buruz oraingo honetan.
Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira jardunaldi hauetan: euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den erabiltzen; gazteek erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten…

Gazteen iritziak entzun eta honen inguruan hausnartu nahi da XV. Jagon Jardunaldietan, "erabilera aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko litzatekeen eta zer bitarteko jarri eta landu behar diren aztertu".

Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira, bai eta doakoak ere, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.
Izena emateko epea azaroaren 18an amaituko da.
Unesco Etxea laguntzaile izan du Akademiak jardunaldi hauek prestatzeko.

Andres Iñigo, Sagrario Aleman, Erramun Osa, Patxi Juaristi, Jone Miren Hernandez, Asier Basurto, Jean-Baptiste Coyos, Erramun Baxok edota Iñaki Arruti izango dira parte-hartzailetariko batzuk.

Euskaltzaindiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button