BESTELAKOAK

Nafarroako Komikiaren Azokaren 12. edizioa

Gaur hasita eta urriaren 3ra arte, TIZAk, komikiaren sustapenerako elkarteak antolaturiko Nafarroako Komikiaren Azokaren 12. edizioa hasiko da.

Gaur berton, hilak 3, abiatuko den azokak hainbat jarduera ere antolatu ditu programazio horren barruan, hala nola, hitzaldiak, tailerrak, argitalpenak, proiekzioak, hiri-muralak, kontzertuak, bisita gidatuak eta liburu-sinatzeak. Ekimena Iruñean eta Lizarran gauzatuko da, eta egitarauak 14 erakusketa ikusteko aukera eskainiko du

“Nafarroan antolatzen duen ekitaldia berezia da beste ekitaldi batzuekin alderatuta, izan ere, egile-komikiari buruzkoa da eta alderdi komertzialean bainoago, alderdi artistikoan zentzatzen da. Hamabi urteko ibilbideak, prestigiozko egileen presentziak, erakundeen laguntzak eta publikoaren harrerak ezinbesteko zita bihurtu dute Nafarroako Komikiaren Azoka nafarren kultur-agendan”.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button