BERTSOTAN

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar egingo da

Bihar, urriak 30, jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Etxarri Aranazen. Osasun neurriak bermatzeko aretoaren edukiera %30ekoa izango da.

Zortzi bertsolari gazte, 14 eta 18 urte bitartekoak izango dira protagonista, bihar, Aranazko Kultur Etxean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizioan. Saioa 18:30ean hasiko da, eta hortxe Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekhiñe Zapiain (Bera), Eki Mateorena (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar) eta Lide Arrieta (Iruñea) bilduko dira norgehiagokan.
Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño saioko epaileek onena aukeratuko dute.

Txapelketa bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira. Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera, eta lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu