BERTSOTAN

Egun hauetarako bertso-saioak Araban

Arabatik igorri dizkigute aste honetako bertsozaleen hitzorduak. Aste honetan, bederen, baduzue zertaz gozatu.

Hala, bihar, Gasteizen, bertso saioa izango da Gaztetxean, 20:30ean, Julio Soto, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña eta Ander Solozabal lagunekin. Gai-jartzailea Unai Elizasu izango da.

Ostiralean, Aguraingo Zabalarten, bertso-jaialdia egongo da (Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari) 20:30ean Xabi Igoa, Iker Pastor, Josu Campo, Irati Anda bertsolariekin.

Larunbatean, Gasteizen gai-jartzaileentzari buruzko tailerra izango da Amaia Zentroan, Josu Goikoetxea eta Maialen Lujanbioren eskutik. Eta hiri horretan ere, Bertso-pilota izeneko saioa egongo da Foru plazako frontoian, 12:00etan eta Gasteizko Bertso-eskolako kideekin.

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, astelehenean, Andoni Egaña, Zigor Enbeita eta Rikardo Gonzalez de Durana juntako dira kantatzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button