ARTEA

Jesus Maria Corman pintorearen koadro lainotsuak, Bilbon

Jesus Maria Corman pintoreak Errare izenburuko erakusketa paratu du Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan; uztailaren 22ra arte egongo da zabalik.

Erakusketaren harira, Igor Goienexeak idatzi duen testuan jasotzen denez, “lainoa mendian; pintura azaleratik irristatzen (eta azalera sortzen). Biak ala biak elauso geldoak. Denbora galbahetik igarota, Cormanen eskuek emeki bahetuak”.

“Lainoa ez da akatsaren metafora, alderrai ibiltzearen akatsa, helmugarik gabe ibiltzea helmuga bat baita”, gaineratu du.

Hala, pintoreak ikusiezina den indarra islatzen du bere obretan. Lainoa marrazten eta laino horrek paisaia lausotzen du. Paisaia gutxiago ikusten da, baina badago. Koadroaren baitan existitzen da.

Informazio gehiago: icasv-bilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button