ESZENA

Zirkuak Bilboko Errekalde auzoa hartuko du asteburuan

Zirkuko diziplinen inguruan ardazten den Zirkualde jaialdia egingo da asteburu honetan, hilaren 5etik 7ra arte, Bilboko Errekalde auzoan. Zirkuari lotutako bestelako ikuskizunak ere izango dira: antzerkia, clown show-ak edo dantza.

Aurtengoa Errekaldeko Zirku Jaialdiaren seigarren edizioa izango da, eta bere zedea hauxe da: “Hiriko auzoetara antzerkia, musika, magia eta zirkua eramatea da, ikus-entzule guztientzako akrobazia, malabarismo eta umorearen bitartez”.

Jaialdia Dikothomia euskal konpainiaren Spazi…O ikuskizunarekin hasiko da ostiralean, 19:00etan. “Zirku garaikide ikuskizuna da, eta pertsonaiek euren bizipenak erakusten dituzte, binaka egindako mugimenduen, orekaren, objektuen manipulazioaren eta aireko tekniken bitartez”. Zen del Sur andaluziarren Heian ikuskizuna ere izango da.

Larunbatean, hiru konpainien lanak aurkeztuko dira: Cia Sainete, Compagnie Yi Fan eta La Corcoles. Hirurek askotariko lanak ekarriko dituzte Errekalde auzora: “bainuontzi baten inguruko clown jolasa, sokaren gainean egindako orekak, edo La Corcoles talde katalanak eskainiko duen Gris, dantza-antzerki, keinu eta ikus-poesia ikuskizuna”.

Amaitzeko, igandea, beste  bi ikuskizun izango dira: Malas Compañías talde bilbotarrak txatarraren inguruko lan aurkeztuko du, “metalezko ontziak gora eta behera dabiltzan mundua irudikatzen du”. Kataluniako Companya Jordi Bertrán taldeak, berriz, Strada antzeztuko du: “Txotxongiloak eta pailazoak dituen zirku emanaldia da, eta bertan Chaplin, Fellini… bezalako maisu handien funtsa jasotzen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button