BESTELAKOAK

Musika jaialdiak egingo dira Sara, Bergara eta Burlatan

Maiatza bero-bero dator musika jaialdiei dagokienez. Hala, Bergaran Egubakoitzak Kartzelan IV. musika zikloa izango da; Saran, Usopop jaialdiaren laugarren edizioa; eta, azkenik, Burlatan, Maiatza Rock 2013 egingo da.

Bergaran Egubakoitzak Kartzelan IV musika zikloa maiatzeko ostiral guztietan egingo da gaztetxearen kanpoko eszenatokian: 3an, Okene Abrego eta Mariano Urtado, eta Buterflai; 10ean, Iñigo Cabezafuego eta Joseba B. Lenoir; 24an, Ainara Legardon eta Manett; eta 31n, Morau eta Aguxtin Alkhat.

Saran egingo den Usopop jaialdian ere kontzertu interesgarriak ikusi ahalko dira maiatzaren 4an: arratsalde partean, Unama, Kide eta Tipul Ta Putil taldeek joko dute Agorrekan; eta gauean, berriz, Bigott, Wilhelm & The Dancing Animals, eta Jazpana Indezent  eta Vandapalium disko jartzaileak izango dira Lur Berrin.

Amaitzeko, Burlatako Maiatza Rock 2013 jaialdiak hamar talderen kontzertuak bilduko ditu hiru asteburutan: 4an, MCD, Memo eta Putas de Hojalata; 18an, Cabezafuego, Joseba Irazoki, Litte Sizzies eta Doctor Explosion; eta, azkenik, 18an, Willis Drummond, Atticus Finch Proyecto Pez eta Proyecto Pez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button