LITERATURA

Maleskiren ustez, “Hau ez da poesia”

Unai Maleskik (Unai Abarzuaza Egues, Iruñea, 1972) Hau ez da poesia (Elkar) izenburuko estreinako poesia-liburua argitaratu du.

Autoreak ideiekin aritzen da bere olerkietan, kontraesanak bilatzen, ironia ere erabiltzen du. Liburua lau ataletan banatzen da: Hau ez da poesia, Zudependentzia, Gora gu eta beste asko eta Zer esan behar nizun… Lau horietan gai hauek lantzen dira: poesia bera, maitasuna, gai sozialak eta euskalduna izatearen gogoetak.

Elkar argitaletxearen arabera, “Denetan ere, nabaria da begirada zorrotza, irakurlearekiko interlokuzioa eta ironiaren erabilera”.

Autorearen esanetan, “Nire testuek formalki poema itxura hartu arren, poesiatik urrun nabilela badakit. Poesiaren trikimailu batzuk erabili ditut gauzak kontatzeko, istorio laburrak, iritziak eta sentsazioak, baina poetikotasuna ez da helburua. Badakit hau ez dela poesia. Ideia hori titulura eramatea erabaki nuen zintzo jokatu nahi nuelako, egia hori aurretik ezarri nahi nuen. Horrez gain, titulu komertziala iruditzen zait eta susmoa dut poesia irakurlearentzat zein poesiara inoiz hurbildu ez denarentzat erakargarria izan daitekeela ideia hori, jakin-mina piztu ahal diola horrelako izenburu batek. Ikusiko dugu”.

Honatx  liburuan jasotako poema labur bat:

Parking

Zure bizikletaren ondoan aparkatu dut nirea.

Ez da metafora bat.
Hasiera bat da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button