MUSIKA

Blackberry Smoke, Refused eta Radio Birdman-ek Azkena Rock Jaialdian parte hartuko dute

Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo den Azken Rock Festival jaialdiaren edizio berri bat egingo da, eta antolatzaileek, dagoeneko, iragarri dituzte zenbait kartel-bururen izenak: Blackberry Smoke, Refused eta Radio Birdman

Blackberry Smoke southern-rock estiloa jorratzen duen banda estatubatuarra da; Refused, berriz, hardcore, metak eta rock uztartzen dituen talde suediar ezaguna da, oraintsu, Berri Txarrakekin jo du Barakaldon; azkenik, Radio Birdamn 70eko hamarkadako talde australiarra da, energia handiko rocka jorratzen duena.

Hiru horiekin batera, beste talde batzuk ere iragarri dituzte: 091, Daniel Romano, Buffalo Killers, Luke Winslow-King, The London Souls, Raveneye eta The Flying Scarecrow.

Informazio gehiago: azkenarockfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button