BERTSOTAN

“Larraldea” bertsopaper lehiaketa

2017ko otsailean Senpereko bertsolariei egindako omenaldiaren haritik, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek  Larraldea bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertso sortak azaroaren 1a baino lehenago bidali behar dira.

Lehiaketan bi maila izango dira : gazteen maila (17 urtera artekoak) eta helduen maila (18 urte edo gehiagokoak). Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkez ditzake. Gazteen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 4 eta gehienez 8 izango dira. Helduen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira. Bi mailetan, gaia, neurria eta doinua librea izango dira.

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Lapurdi 1609 elkartea (Larraldea bertsopaper lehiaketa), Larralde, Amotze auzoa, 64310 Senpere. Emailez: lapurdi1609@laposte.net
Sari banaketa abenduaren 3an izango da Larraldean, goizeko 10:00etan. 300, 200 eta 100 euroko sariak izango dira txapeldunentzat.

Xehetasunak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button