ESZENA

“N.A.N.” Asier Zabaletaren lan berria

Martxoaren 2an, Errenteriko Niessen Aretoan, 20:00etan, lan honen aurre-estreinaldia egingo da, izan ere,  estreinaldia, martxoaren 19an izango da Donostiako Gazteszenan 13:30etan, dFeria ekimenaren barruan.

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala.

“Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute? Aberria ala hil, nork bere burua hil? Besteak hil? Zer da aberria bizitza gabe?”

Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button