IKUS-ENTZUN

Donostiako Kresala zineklubak “Theeb” filma pantailaratuko du gaur

Theeb (Naji Abu Nowar, 2014) Jordanian filmatutako western kutsuko lana da. Aditu batzuek Lawrence of Arabia pelikula ezagunarekin alderatu dute. Zigor Etxebestek aurkeztuko du emanaldia, Trueba zine-aretoetan, gaur, 19:30etik aurrera.

Ingelesez besteko film onenaren sailean Oscar sarietara izendatutako abenturazko film honek hauxe kontatzen du: “Arabia, 1916. Theeb (arabieraz “otso”) Otomandar Inperioan galdutako bazter batean bizi da, bere tribuarekin. Aita berriki galdu duelarik, Husseinek hezi behar du anaia duen Theeb. Beren bizitzak eten bat jasango du Britainiar armadako ofizial bat iristen denean, bere gidaz lagunduta, misio misteriotsu batean”.

Naji Abu Nowar zingilearen debut ikusgarri da otso hau, eta haurtzarotik heldutasunera doan ikasketa eta trantsizio bidaia baten itxura du. Patuen eta gune geografikoen arteko halabeharrezko bidaia. Garapen klasikoa erakusten duen lana da. Bertan, basamortua hazkunde pertsonalaren abentura-gune bihurtzen da.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button