ESZENA

Musika eta eszena protagonistak “Kultur” Nafarroako programan

Ekainaren 18tik irailaren 4ra bitartean Kultur programaren 26. edizioa barreiatuko da Nafarroako  38 herritan.

Programak honako helburuak lortu nahi ditu: kalitatezko eta aniztasuneko eskaintza artistikoa sustatzea eta hedatzea Nafarroako lurralde osoan zehar; toki-erakundeekin elkarlana egitea artea eta kultura hedatzeko; sektore artistikoaren ezagutza bultzatzea; eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala behar bezala baloratzea, musika, dantza eta arte plastikoen arloko jardueren programazioaren bitartez.

Aurtengo Kultur programa ekainaren 18an jarriko da abian Beran, Hogei Berriroren kontzertuarekin, eta irailaren 4an (igandea) amaituko da Tuteran, Pamplona Jazz Band-en emanaldiarekin. Tartean, makina bat ikusgarri zabalduko dira Tafalla, Olazti, Lizarra, Cortes, Martzilla, Gares, Elizondo, Valtierra, Uxue, Jaitz, Mendigorria, Lekunberri, Otsagabia, Viana, Altsasu, Orreaga, Zugarramurdi, Iratxeta, Izaba, Lesaka, Orbaizeta, Los Arcos, Erronkari, Ribaforada, Leireko Monasterioa, Corella, Donamaria, Zangoza, Orgi (Lizaso), Lodosa, Azagra, Zubiri eta Agoitz herrietan.

2020ko edizioan, Kultur-ek “4.300 lagun baino gehiago bildu zituen, segurtasunez eta arduraz bildu ere, musikaren eta arte eszenikoen inguruan. Eta, beti bezala, parte hartu zuten herriek eskainitako agertokietan egin ziren emanaldiak, herriek beren onena eman baitzuten artisten eta ikus-entzuleen arteko topaketa haiek ahalbidetzeko, arras beharrezkoak izan zirenak pandemiaren testuinguru ziurgabe eta kezkagarrian”.

Egunez eguneko programazio guztia Kultur programak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button