MUSIKA

MusikHerriaren proiektua Durangoko Azokan

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizio honetan, seigarrenez, MusikHerria ere bertan dago bere produkzioak aurkezteko eta zaleei helarazteko prest.
Aurten MusikHerriak bere 82. lana kaleratu du. Lan guzti horietatik gehienak stand-ean eskuratu ahal izango dira formatu fisikoan, baina, urtero lez, disko guztiak doan eskuratu ahal izateko aukera ere izango da norberaren memoria eramangarrian stand-era eramanez gero.

Ahotsenea ekimenarekin bat eginez hainbat taldek haien azken lanak aurkeztu dituzte. Siroka, Solte, Hutsa egun hauetan pasatu dira eta Itziarren Semeak bihar egingo du bere aurkezpena.

Talde askoren lanak izango dira eskuragai: Banda Batxoki (Bake garaietako borroka kantak), Solte (Distantzia nahikoa!), Itziarren Semeak (Lehen lerroan), AIN_1 (Musika kaxa), Siroka (Karosi), Skatu (Izana izanen), 121 Krew (Hiriaren taupadak), Norte Apache (Quilombo), Hutsa (Hutsa) eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button