BESTELAKOAK

II. Berbagunea aste batzuk barru

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, datorren urriaren 23an Bilboko Alondegian, euskararen aldeko II. Berbagunea ekitaldia egingo da berriz.

Ekimena martxan jartzeko guztion ekarpena behar da: “Ezaguna den word coffee sisteman oinarritzen da, beraz, hainbat txandatarako partaideak behar dira. Hau dela-eta, gure gizartean izena duten pertsona euskaldunak (kultura, kirol, politika arlokoak) eta euskaraz ikasten ari direnak elkartu nahi ditugu multzoka euskaraz jardun dezaten. Txanda bakoitzaren iraupena ordu eta erdikoa izango da eta denbora horretan mahai desberdinetan arituko dira berbetan aurretiaz emandako gaiez.

Helburu nagusia euskaldunek eta euskalduntze prozesuan dabiltzanek euskaraz aritzeko aukera izatea da, eta bide batez, Bilbon euskararen erabilera indartzeko ahalegina egitea.

Aurrekoa kontuan hartuta, zuen elkarte/erakunde/alderdi/taldeko lagunak parte hartzera animatzeko eta beraien parte hartzea ahalbideratzeko eskatzen dizuegu”.

Erne egon beraz eta laster batean informazio gehiago zabalduko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button