MUSIKA

“Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa” igandean, Usurbilen

Igandean ospatuko da Musikazuzenean Jaialdi akustikoaren IV. Edizioa. Usurbilgo Sutegi Antzokian izango da aurten  hitzordua, igande arratsaldez, 19.00eatik aurrera.

12 musika talde izango dira edizio berrian eta bakoitzak bi kantu eskainiko ditu.
Formatu txikian ari diren musikariak elkartuko dira oholtzan, “mugimendu txiki baten izebergaren punta irudikatuz”, antolatzaileek azaldu dutenez. Hala,  parte hartzaileen zerrenda anitza bezain koloretsua izango da igandean: Mursego, Sorkun, MobyDick, Petti, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joseba B. Lenoir, Morau ta Benardo, Jon Gurrutxaga, Anari, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Liher, Amorante, Nahia Zubeldia, Libe, Mice edota Maria Rivero, besteak beste.

“Inoiz baino zailagoa egin zaigu 12ko zerrenda osatzea. 40 izeneko zerrenda izan dugu bueltaka, eta azkenean, hauexek izango dira laugarren edizio honetan parte hartuko dutenak”.

Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dutelakoan, Usurbilera hurbiltzeko  gonbidapena luzatu dute antolatzaileek.

Informazio gehiago, musikazuzenean.com web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button