BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketa: 3. finalaurrekoa

Iganderako antolatu dute Legution, Arabako Bertsolari Txapelketaren 3. finalaurrekoa. Herri horretako Kultur Etxean ospatuko da saioa, 17:30ean.

Igandean, elurrez inguraturiko herrian, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Paula Amilburu, Xabi Igoa, Asier Rubio eta Iñaki Viñaspre bertsolariak bilduko dira, Nieves Del Alamo gai-emailearen aginduetara.

Hortaz, Legution, igande honetan jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 3.finalaurrekoa, eta bertan sortutako sailkapenaren arabera osatuko dira Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okako saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button