IKUS-ENTZUN

Zinegin festibala Hazparnen

Zinegin festibalaren bigarren edizioa egingo da, atzo hasita, abenduaren 22ra bitartean Hazparnen.

Hainbat film eta dokumental ikusteko parada izango da bertan. Programatu diren filmak honakoak izango dira: Amaren eskuak (Mireia Gabilondo), Urte berri on, amona! (Telmo Esnal), Baztan (Iñaki Elizalde), Gure sor lekua (André Madré), Beiak (Julio Medem) eta Olentzero eta Iratxoen jauntxoa (Gorka Vazquez).

Beste aldetik, hainbat dokumental ikusteko parada ere egongo da: Nire argazkia (Benjamin Duinat eta Jokin Etcheverria), Emak Bakia baita (Oskar Alegria), Izenik gabe (Enara Goikoetxea eta Monika Zumeta), Agur esatea (Matt Richards) eta Irailaren batean (Blanca Celestino).

Jaialdia Hazparneko lau toki ezberdinetan egingo da: Haritz Barne zine gelan, TTattola gaztetxean, Eihartzea Kultur Etxean eta San-Josepe lizeoan.
Lau egunetan Euskal Herriko filma batzuekin gozatzeko aukera egongo da, baita Iñigo Gracianteparaluceta artistak egingo duen performacearekin.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button