Nontzeberri

“Urmuga” ekimenak berriz musikatuko ditu gailurrak

Natura eta gizakia musikaren bidez lotzeko Urmugak beste mendi ibilaldi musikatu bat proposatuko du uztailaren 13tik 31era bitartean.

Hainbat egunez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika entzun ahalko da pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jartzeko. 19 egunetan ertz luzearen zeharkaldia egingo da oinez, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik, horixe bilatzen baitu Urmugak.

Jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko beste bost burutuko dituzte Urmuga mendi-ibilaldia jarraituz.

Laster jakinaraziko dute programazioa.

Exit mobile version