MUSIKA

“Musikauzo” programaren kontzertuak Bilboko auzoetan

Bilboko Udalaren Musikauzo programak maiatzetik ekainera eta irailean 29 kontzertu programatu ditu, beti ere, publiko zabalari hiriko bandak hurbiltzeko xedez.

Aurten rock alternatiboa, folka, reggaea, soula, jazza, bluesa, samba, edo rock-and-rolla estiloak jorratzen dituzten makina bat taldek hartuko dute parte: The Binilo’s, Harresian Zulo, Iratz Urkizu, Organizing, Szamana Contraste, Placton, La Tokokera, Bilboko Udal Txistulari Banda & Aitor Furundarena, Deep Sea Monk, Mississippi Queen, Queen Ether Ensemble, Peru Galbete, Leonardo Alonso, Antuxuna Ta Patx, Antuxuna Ta Patx, Ziztada&Rlantz, eta Starblues.

Lehenengo kontzertua bihar, maiatzak 19, izango da, arratsaldeko 20:00etan, Begoñako Juan XXIII plazan, eta Gaztediko Musikariak taldeak eskainiko du. Lehenengo kontzertu honetan estilo ezberdinak joko eta abestuko dira, batez ere Gaztedi Dantzari Taldearekin harremana izan dezaketen piezak. Gainera, dantzak eta musika tartekatuko dira, ikuskizuna nabarmentzeko asmoarekin.

Data, toki eta protagonisten gaineko datuak Musikauzok dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button