ARTEA

Musikariak erretratatzeko artea

Jon Usual artistak Soundchecking izeneko argazki-erakusketa paratu du  Zarautzeko Photomuseumen. Abenduaren 1etik urtarrilaren 10era bitartean egongo da ikusgai.

Soundchecking erakusketa eta liburua ere bada. Nahiz eta Helldorado aretoak babestutako proiektua izan, eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen liburua,  proiektua Jon Usualen artistarena da, berak eman baitu bere bizitzaren zati bat ekimen hori garatzen.

Soundchecking ekimenaren helburu nagusia artista inolako artifiziorik gabe erakustea da, “soinu-proba bukatzen denetik indarberritzera hotelera edo mokadu bat jatera joaten den arte, beste gau batean ere, helburu erromantiko honi aurre egin ahal izateko: munduko talderik onena izatea”.

Lan horietan guztietan “teknika dago, estiloa, eskarmentua, kazetaritza grafikoaren eragina lengoaia bisual eran, bai, baina, batik bat, lanegun asko eta asko daude, neurri berean izugarri atsegingarriak zein aitortza urrikoak, musikariak erretratatzeko eta, geroko, arima ateratzeko. Haien esentzia harrapatzeko une zeharo perfektu horretan, ezezaguna den heinean: agertokitik kanpo”.

Artistak kalitatea ere nabarmendu nahi izan duela dio, beste kontu askoren gainetik, “nire ibilbide profesionalaren etapa honetan, kalitatezko lan bat nire ikuspuntutik burutu izanaren gogobetetasuna eskaintzen ari naiz nire buruari; zuokin guztiokin partekatu ahal izateak, gainera, izugarri pozten nau, atzean utzita alimaleko ahalegina, sakrifizio pertsonal, familiar eta profesionalak, eta ganbaratik barruan daramagun haurraren ilusioa aterata.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button