ESZENA

Azkuna Zentroa sorkuntza garaikidearen alde

Guztiontzat 2020a oso urte berezia izan da, eraldaketa-urtea izan da, baina bi milioi bisitarik baino gehiagok bisitatu dute Azkuna Zentroa, protokolo guztiak betez eta segurtasun osoz. Horrexegatik, baikortasunez ekingo dio aurtengo programazioari.

Azkuna Zentroarentzat oso garrantzitsua da sorkuntza garaikidearen alde laguntza estrategikoa areagotzea. Azken urtean, Azkuna Zentroak hogeita hamar bat proiektu jarri ditu abian artisten eskutik, sorkuntza garaikideari laguntzeko. Horrexegatik, Zentroak 2021ean bere Proiektu Programa 2019-2023 erdiari aurre egingo dio, eta horretarako, 200 jarduera baino gehiago programatu dira, bai eta hiru erakusketa ere. Aurten, Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, eta Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa egingo dira; eta eszenAZ arte eszenikoen denboraldia ere finkatuko da.

Fernando Perez Azkuna Zentroko Alhondiga Bilbao Zuzendariak aipatu duenez “Orain inoiz baino beharrezkoagoa da sorkuntza artistikoa bultzatzea, sorkuntza-prozesuak sustatuz eta pertsonei beren proiektuak garatzen lagunduz. Haien lana erabakigarria izango da gizarte gisa ditugun aldaketei aurre egiteko, eta, horretarako, sortzaileek plataformak, denborak, tokiak, baliabideak eta zainketak behar dituzte beren proposamenak garatzeko. Kulturaren unea da, eskubidea eta behar-beharrezko ondasuna baita”.

Eta sorkuntza artistikoari laguntzeko 2021ean Azkuna Zentroak artistekin eta ikertzaile AZ kideekin lanean jarraituko du. Sra Polaroiska, Oscar Gomez Mata eta Aimar Arriola bezalako ikertzaileak ere izango dira programan. Horiekin bat egin dute orain Isabel de Naveranek eta Laida Lertxundik. Gainera, Azkuna Zentroko Egoitza Artistikoen Programa 2021eko apirilera arte irekita dago proposamenak aurkezteko.
Zentroak sare eta proiektu berriak irekitzen ere lan egiten du, eta hortik, Nazioarteko Komiki Egoitza laster aktibatuko da.
Horiez gain, Tractora Koop. artista-kooperatibak, Azkuna Zentroan bizi den Kolektibo Proiektuak, Kinu proiektua garatu du bi urtez Azkuna Zentroan egoilarra den kolektibo gisa.  Eta prozesu artistikoei eta artelanen ekoizpenari laguntzeko programak (Lanean) aurrera jarraituko du.

Hau eta beste sinergia asko bilduko ditu aurten Azkuna Zentroak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button