MUSIKA

Musikari gazteen sorkuntzak bultzatzeko xedez

Musikari gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzeko, eta musika arloko askotariko eta egungo proposamenak jendeari eskaintzeko, Bilboko Udalak abian jarri du VillaSoundBilbao jaialdia. Jaialdiak musikaren panoraman dauden emakumeen presentzia sustatu nahi du  eta emakumez osatutako taldeei ikusgarritasuna eman nahi zaie.

2021eko apirilean, VillaSoundBilbao jaialdiaren barruan, lau kontzertu egingo dira Bilborocken. Horretarako, epaimahai profesional batek Euskadiko eta Nafarroako 12 bakarlari edo talde gazte aukeratuko ditu. Lau kontzertuetako bakoitzean aukeratutako 3 talde eta talde gonbidatu bana arituko dira. Kontzertuak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte.
Kontzertu horietan parte hartu nahi dutenek www.bilbao.eus/bilborock webgunean aurkez ditzakete beren lanak, gaur, urriaren 1ean, hasi eta azaroaren 9ra arte. Urtarrilaren lehen hamabostaldian jakinaraziko dira aukeratutako taldeak.

Bilborocken lau kontzertu eman ondoren, showcasean parte hartzen duten 12 taldeetatik 6 talde 2021eko maiatzetik urrira bitartean garatuko den VSB Mentoring prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukeratuko dituzte. Bertan “sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideen kudeaketa eta sustapena, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak” bezalako gaiak tratatuko dira.

Jaialdi honen hasiera datorren hilean, azaroan, izango da Bilborocken, VSB Talk jardunaldi irekiarekin. Jardunaldi hori doakoa izango da eta bertan, profesionalek musikaren sektorean gazteentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiak jorratuko dituzte.

Informazio guztia:  VillaSoundBilbao

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.