MUSIKA

Musikaren industriari eta ekoizpenari buruzko tailerra

Aurten, Bilboko Udaleko Bilborock aretoak gazteentzat tailer berezi bat prestatu du: Musika-industriakoa eta musika-ekoizpenekoa. Horretaz gain, musikaren inguruan finkatuta dauden programak mantenduko dira: Igandays, Freskure-Bilbao Fresh Musika, Bideo-klippa, eta FEMME Bilbao, emakumeen arteko tertuliak/kontzertuak.

Aipaturiko tailerra zortzi saiotan egingo da, eta bertan parte-hartzaileek musika-ekoizle izaten ikasiko dute. Amaieran, ikasitakoa erakutsiko dira Bilborocken egingo den ekitaldi batean. Tailerrak larunbat goizetan egingo dira, martxoan eta apirilean, Bilborocken. Izena emateko epea otsailaren 7tik 20ra bitartean izango da, Bilborocken.

Bilborocken programazioan Igandays ekimena dago: publiko gazteari zuzendutako goizeko kontzertuen zikloa, hilean behin, martxoan hasita, igandez, 13:00etatik aurrera.
Freskure-Bilbao Fresh Musika zikloan hainbat talde eta bakarlarik euren sorkariak eta lanak erakutsiko dituzte Bilborocken. Ekimen honen helburua da musikari amateurrei espazioak eskaintzea, euren obra erakutsi dezaten.
Bideo-Klippa! ekimenarekin talde eta bakarlari gazteek euren musika-bideoklipak plataforma digitalez bestelako espazio batean aurkezteko aukera dago. Bideoklipak Bilborocken aurkeztuko dira pantaila erraldoian. Ekitaldian, tertulia/solasaldi labur bat egingo da sortzaileekin.
Eta azkenik, FEMME Bilbao zikloa emakume musikariekin, hilean behin egingo da, online (Bilborocken eta Bilbao Gazteren sare sozialetan emango da) eta presentziala konbinatuta. Saio bakoitzean, emakumezko bi musikarik (beteranoa bata eta gaztea bestea) tertulia/kontzertua partekatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button