ARTEA

Nafarroan, Arte Gaztearen topaketak

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak sustatutako Arte Gaztearen topaketek gazte sortzaileen lanak erakusteko eta zabaltzeko, eta egileei profesionalizazio bidean bultzada emateko xedea dute.

Artista gazteei zuzenduta dagoen ekimenak lehiaketa formatua du eta bost arlotan da garatzekoa: arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusizkoak, moda-diseinua, musikak eta ikus-entzunezkoen ekoizpena.

Interesaturik dauden artista gazteek oinarrien orriak eta izena ematekoa otsailaren 10tik martxoaren 15era arte eskuratu ahal dira Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiaren egoitzan (Yanguas y Miranda, 27 behea, Iruña) edo posta elektronikoaren bidez.

“Ekimen honen bidez, nafar artista gazteen sormen-lanak babesteaz gainera, erreferentziazko eremu eta guneak sortu nahi dira, arte garaikideari bultzada bat emateko gaur egungo gizartean duen garrantziagatik”.

Informazioa guztia webgune honetan eskuratu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button