MUSIKA

Musikaire jaialdiaren kontzertuak aurrera doaz

Hilaren 25era bitarte, musika eta antzerkia ikusteko parada dago Elorrioko Musikaire jaialdian. Ostiral, larunbat eta igandero kontzertuak eta antzerki ikuskizunak izango dira herriko hainbat txokotan, eta guztiak doan izango dira.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Anari eta Le Petit Cabaret antzerki taldea, honezkero, herri horretan izan dira, besteak beste.

Aste honetan, oraindik, badago zer ikusi. Aziza Brahim abeslari sahararrak emango du kontzertua 16an. Hurrengo egunean, hilak 17, Ruper Ordorikaren kantak zabalduko dira Elorrioko plazan. Eta asteburua ixteko, Trapu Zaharra antzerki taldeak El pisito lana egingo du, 19:30ean, plazan.
Hileko azken asteburuan Audience talde gernikarra izango da oholtza gainean, Argiñetan; The Graffiti Classics arituko da hurrengo egunean, 16 cuerdas con mucho ritmo musika ikuskizuna eskaintzeko eta Toni Zenet Malagako musikariaren txanda igandean izango da. Honekin amaituko da aurtengo Musikaire jaialdia.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button