ESZENA

“Kultura Garaikidearen Begiradak” zikloa, Iruñean

Kultura Garaikidearen Begiradak zikloa Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean egingo da martxoaren 16tik 28ra bitartean, eta bertan musikaz, dantzaz, antzerkiaz eta ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera izango da.

Hala, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Txistu kontzertua: egungo musika izeneko saioa eskainiko du. Euskal Herriko konpositoreen lanak aurkeztuko dira, bai eta txistuaren egungo konposizio-estilo guztiak ere.  Bertan  Aitor Urquiza, Arkaitz Ibarra, Xabier Olazabal, Gerardo Segura, Carlos Peñaranda eta Asier Agirre musikariak bilduko dira.

Parasite Kolektiboak Hot Water eskainiko du. Lan hori satira bat da eta etxetresna elektrikoetako teknikari bat munstro nola bihurtzen den irudikatzen du.

Beste aldetik, María Suberviola interpretariak eta teklistak, Natxo de Esteban interpretariak eta kantariak, eta Izaskun Lasarte interpretariak Aske zu, aske ni  obra eskainiko dute euskaraz eta gaztelaniaz.  Jazarpen matxistaren hiru alderdi agertuko dira bertan, “mezu atzerakoi eta kaltegarriei darizkien egoeraz” mintzatzeko.

Zirko Zaurre taldeak, mOrse eskainiko du erakusteko nola ezberdintasunek urruntasunak eta ika-mikak sortzen dituzten, baina nola elkar osagarri izan daitezkeen ere.

Azkenik, Amaterasu ikuskizuna programatu da. Mitoa, musika eta dantza hiru mugimendutan. Bertan  Roberto Casadok txirularekin, Carmen Larranz dantzariak, Aya Yasunok (shodo, japoniar kaligrafia) eta Alicia Garaialdek ikus-entzunezkoarekin parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button