MUSIKA

“Musika-Música 2021” jaialdiaren inaugurazio kontzertua, gaur

Gaur, martxoaren 5ean, Euskalduna Jauregian, Bilboko Udalak antolatzen duen Musika-Música 2021 jaialdia abiarazteko lehen kontzertua izango da.

Lehen kontzertu hori 19:00etan izango da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, eta BOSek emango du, Giancarlo Guerrero duela zuzendari, Bilboko Abesbatza Elkartearekin, Miren Urbieta-Vega sopranoarekin, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoarekin, Mikeldi Atxalandabaso tenorrarekin eta Jose Antonio Lopez baritonoarekin batera. Interpretatuko duten obra Beethovenen 9. Sinfonia re minorrean opus 125 ‘Coral’ ospetsua izango da.

Martxoaren 5etik 7rako astebururako, jaialdiak 36 kontzertu programatu ditu, Euskalduna Jauregian, Azkuna Zentroko-Alhondiga Bilbao egoitzan, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan eta EHUko Bizkaia Aretoan.

Programa osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button