MUSIKA

Musika kontzertu paregabeak asteburuan Araban

Asteburu honetan oso kontzertu interesgarriak programatu dira Araba aldean. Larunbatean izango dira guztiak, eta seguruenik, zaleak nora jo dudatan ibiliko dira.

Jimmy Jazz aretoan duzue potenteenetako bat, 12:30ean eta 18:30ean, Willis Drummond  taldearekin. Duela urte bat, Zugzwang seigarren estudioko lana kaleratu zuen Willis Drummond taldeak. Pandemiak kontzertu andana zapuztu zituen eta bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian isildu ziren. Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu da eta Vincent Bestaven “Botibol” sartu da taldean, bere ahotsa, gitarra eta teklatuekin.
Hil hauetan tour bat egiten ari dira. Errenteriatik, Oñatitik eta Azpeitiatik iragan ostean, urtarrilean Gasteiz, Andoain eta Biarritz bisitatuko dituzte.

Amurrioko antzokian, Izarok egingo du kontzertua 19:00etatik aurrera. Izarok bere hirugarren lana argitaratu du, Limones en invierno. Disko honetan, Izarok irudimena askatu du. Hiru hizkuntzatan abesten du (ingelesa, euskara eta gaztelania) eta gustu handiko pop eta folk abestien aldeko apustua egin du, melodia mantsoak eta urratuak gailentzen direlarik. Limones en invierno usain, tenperatura eta kontraesan hunkigarriez betetako lana da. “Egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere”.

Azkenik, Hell Dorado aretoan Capsula arituko da 18.00etan. Bestiarium lan borobila kaleratu zuen duela urte pare bat. Coni Duchess ahotsa eta baxuan, eta Martin Guevara ahotsa eta gitarran dira taldeko gidariak, jatorri argentinarra duten bilbotarrak, Bizkaiko hiri honetan kokatu baitzituzten euren sustraiak. Gorje Cayama baterian lagun dutela, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik ikusi zuen argia euren lan berriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button