IKUS-ENTZUN

“Zine ikusezina”, film sozialei buruzko jaialdia

Zine Ikusezina nazioarteko jaialdia gaur inauguratuko da Bilbon, eta hilaren 23ra arte iraungo du. Ekimenak pantaila konbentzionaletan baztertuak dauden errealitate sozialen leiho irekia izan nahi du.

Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta AlhóndigaBilbao eraikinean dauden Golem zine-aretoetan eta auditorioan egingo da. Guztira, 78 film lehiatuko dira. Hilaren 18, 19 eta 20an Mungian ere proiektatuko dira film horietako batzuk. Urriaren 23a, halaber, jaialdiaren sari-banaketa eta itxiera-ekitaldia egingo da Alondegian.

Gaur bertan, jaialdiaren inauguratuko dute, Alondegian, 19:30ean, zuzeneko musika egongo da, eta dokumental bat ere proiektatuko da: Damocracy (Todd Sothgate; Brasil, Kanada eta Kurdistan; 2013), euskarazko azpitituluekin.

Dokumentalak ondokoa kontatzen du: “Damocracy, ingeleseko dam, urtegi, eta grekerako krátos, botere, hitzen elkarketa da. Ilisu (Turkiarren mende dagoen Kurdistan), BBVAk finantziatuta eta Iberdrolak parte hartzen duen Belo Monte-ko (Brasileko Amazonia aldea) proiektutzarren kasuak eta erresistentzia-jarrerak biltzen dituen filma da. Horrela, bi proiektuek kaltetutakoek zein bi proiektuen aurkako ekintzaileek bidaiak egin dituzte besteen esperientziak ezagutzeko asmoz. Kurduak Amazonian; Indigenak Kurdistanen: kultura erabat bestelakoak, baina arazo eta borroka bera dutenak. Baita euren lurraldeari dioten ikaragarrizko maitasuna ere; Lurrarekiko sekulako maitasuna”

Informazio guztia: kcd-ongd.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button