
Gaur, Bilbo Zaharra Forum ekimenaren barruan, Mikel Urdangarin izango da gonbidatua, BNYB (Bilbao-New York Bilbao) jardunaldiei hasiera emateko. Hitzordua Bidebarrieta Kulturgunean izango da 19:00etatik aurrera.
Iaz bete ziren 25 urte Mikel Urdangarinek bere lehen diskoa publikatu zuenetik (Haitzetan, 1997). Urteurrena ospatzeko, Badena eta ez dena bilduma argitaratu zuen, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera kantatu zituen bertako abestiak. Musikagintzan egin duen ibilbide oparoan zehar, Mikelek beti izan du ondoan Kirmen Uribe. Besteak beste, idazle ondarroarraren letrak abestu ditu ondorengo diskoetan: Bar Puerto (2001), Zaharregia, txikiegia agian (2003), Jainko txiki eta jostalari hura (2014) eta Izurdeen lekua (2020).
Gaurkoan, musikaren eta literaturaren arteko harremana izango du hizpide Mikelek.
“Mikel Urdangarin gaztetatik erakutsi du musikarekiko zaletasuna eta gaur egun, afizio horretatik bizitzeko aukera dauka. Azken diskoak Azule du izenburua. Ondo landutako sinpletasunetik lortu du jendearengana iristea Mikel Urdangarinek. Herri tradiziokoak diruditen abestiak egiten asmatu du, gitarra helduleku nagusi duelarik. Folk ukituekin baina popetik gertu, egungo kantautorerik garrantzitsuenetakoa da. Badira hiru aste (Gaztelupeko Hotsak, 1998) eta Espilue (Gaztelupeko Hotsak, 2000) azken hamarkadako diskorik arrakastatsuenen artean daude.”