MUSIKA

Atom Rhumbak uda berotuko du

Atom Rhumba rock and roll laukoteak kontzertu andana atondu du udarako Gargantuan Melee taldearen azken lana zabaltzeko asmoz. Hasteko, igandean, hilak 19, Bordelen izango da Fête le Fleuve jaialdian.

Horretaz gain, Euskal Herrian egingo diren zenbait jaialditan ere joko du, hilaren 24an, Gasteizko Azkena Rock Festivalen, eta uztailaren 2an, Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdian.

Estatuko bi musika jaialdi garrantzitsutan ere parte hartuko du: uztailaren 15an, Benicassimen egin ohi den FIB jaialdian, eta 23an, Benidormen izango den Low Cost Festival delakoan.

Jaialdietan ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan ere izango da laukote rock and roll zalea. Hala, uztailaren 8an Eibarren izango da; eta abuztuaren 25an, Bilboko Kafe Antzokian, areto horrek onduriko Aste Nagusiko egitarauaren baitan.

Irailari dagokionez, 2an Kataluniako Santa Coloma de Gramanet udalerrian joko du, eta 16an, Bermeon izango da Andra Marietako jaiak girotzen. Azkenik, 17an, Miranda de Ebroko Ebrovision jaialdian parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button