ESZENA

Antzezlanez beteriko astea, Donostian

dFERIA 2021 heldu da Donostiara. Lau egunetan martxoaren 15etik 18ra bitartean, eta Etorkizuna ardatz hartuta, makina bat antzezpen ikusteko parada eskainiko du ekimenak.

Guztira 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 41 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan, eta kalitatea oso handia izango da maila altuko ikuskizunak izango baititu, tartean, Iratxe Ansa, Espainiako Dantza Sari Nazionalaren Al Desnudo;  Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, Burgos-New York Dantz izenburupean; edo Andaluziako Atalaya konpainiaren Elektra.25.

Aipatu behar da euskarazko hainbat lan ere programatu direla, tartean, Ama Kuraia, Arriaga Antzokiaren produkzioa. Ama Kuraia Bertolt Brecht-en Ama Kuraia eta bere semeak klasikoan oinarritua da, eta Arriaga Antzokiak ekoitzi du. Horren harira, gaur izango da lehen egun ofiziala, eta atzo oholtzaratutako Ama Kuraiaren gaztelaniazko bertsioa ikusteko abagunea egongo da, beste hitzordu askorekin batera.

Beste aldetik nabarmendu behar da, Eszena Dantz saioa non hainbat konpainiak parte hartuko duten. Programazioan hiru pieza aurkeztuko dira Out (Amaia Elizaran); Gorpuztu Laburra (Eva Guerrero); eta Emakumeak (Node), besteak beste.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button