MUSIKA

Musika eta antzerki-clown uztartuta, Euskalduna Jauregian

Gaur, otsailaren 6an, 19:00etan, Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokian izango da Txistu mundua eta Martina ikuskizunarekin.

Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Taldeak izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta dibertigarriagoak diren beste batzuekin nahastuko ditu, eta eszenatokia gainera, Bilboko artistarik dibertigarrienetako batekin partekatuko du, Maite Guevara aktore fisiko eta pailasoarekin. Maite Guevarak bere ohiko pertsonaia, Martina Nuatina, interpretatuko du clown eta zuzeneko musikako pieza dibertigarri eta barrez lehertzeko moduko honetan.

Musika eta antzerki-clowna uztartzen dituen ikusgarri hori publiko guztiei begira antolatu da, “publikoak esperientzia berri batez goza dezan zuzeneko musikak eskaintzen duen freskotasunarekin.”

Emanaldi honen ostean, Banda martxoaren 20an bueltatuko da berriro oholtzara, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Haziak eroan izeneko ikuskizunarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button