MUSIKA

Musika elektronikoa gune enblematikoetan

Dantz Point ekimenak musika elektronikoko saioak eta Gipuzkoako gune enblematikoak batzen ditu. Asteazken honetan, urriaren 14an, Dantz Point lehen saioa izango da DJ Ibailorekin, Lucretia belaontzian, eta Pasaian.

Dantz musika elektroniko eta garaikideko plataforma bat da, 2017az geroztik martxan dabilena. Hainbat proiektu sortu ditu musika mota horren inguruan, eta hainbat diziplinarekin nahastu du: ondarea, arkitektura, natura, etab. Dantz Point proiektu horietako bat da, eta “espazio enblematikoenei balioa ematea du oinarri, abangoardiako musikaren, teknologia berrien eta kultura-berrikuntzaren bidez”.

Covid-19ren pandemia dela eta, Dantz Point Gipuzkoako gune enblematikoetan streaming bidez egingo da. Guztira, abangoardiako eta elektronikako 6 musika saio izango dira.

Dantz Point Gipuzkoa 2020 ekimenak Pasaia, Zumaia, Oñati, Zerain, Azpeitia eta Arrasate bisitatuko ditu, honakoa helburuak betetzeko: “Lurraldeko espazio enblematikoenak baloratzea musika elektroniko eta garaikidearen, teknologia berrien eta kultura-berrikuntzaren bidez; abangoardiako musika garatzen du, arkitektura edo ondarea bezalako beste diziplina batzuekin elkartuz; kultura, diziplina arteko artea eta beste elementu batzuk batzea, Komunikazioaren Informazioaren Teknologia Berriak (IKTB), lankidetza-lana, turismoa, abangoardia eta tokiko kulturaren ondarearen internazionalizazioa; abangoardiako musika garatzea ondasun horiekin elkartuz eta adin, nazionalitate eta profil guztietako jendea erakarriz; eta berrikuntza artistikoa eta kulturala bultzatzea, sarean, lankidetzan eta fresko, forman eta edukian oinarritutako proiektua eskainiz”.

Datak eta espazioak honakoak dituzue: urriaren 14 eta 27an, azaroaren 10 eta 24an, eta Abenduaren 9 eta 22an, seigarren eta azken emanaldia; tokiak, honakoak: Pasaiako badia, Arantzazu (Oñati), Zumaia (flysch-a), Loiolako Santutegia (Azpeitia), eta Aizpeako meategiak (Zerain).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button