IKUS-ENTZUN

Animadeba OFF ekimena Bilbora heldu da

Animadebak XVI. edizioa ospatu du aurten, irailaren 6tik-9ra bitarte, betiko legez arrakasta handiz. Jaialdia ikusleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten arteko topagunea da, eta bere saioetan makina bat film pantailaratzen dira.

Aurtengo berrikuntzen artean Animadeba OFF sortu dute, Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren pantaila irekia da. Ideia da animazioa beste leku eta gune batzuetara zabaltzea, bultzatzea, publiko berriak sustatzea eta ikusgarritasuna ematea.

Horren barruan antolatu da gaur, urriaren 19an, Animadeba OFF Bilbon. Bilboko Bizkaia Aretoan (EHU) animazioari buruzko jardunaldia ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Programazioaren barruan teknologia berriei buruzko hitzaldiak, animaziozko ekoizpenei buruzko aurkezpenak, Animadeba 2023 Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren proiekzioa, Animadeba 2023 laburpen bideoa eta Benizze musika emanaldiak antolatu dira.

Animadeba OFF programazioaren baitan datorren beste ekimen bat Hazparneko Zinegin Festibalean izango da aurten, urriaren 19tik 22ra. Bertan, euskal animaziozko film laburren proiekzioa egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button