MUSIKA

Grises taldearen doinu elektroniko eta "indie"-ak Urnietako Sarobe aretoan

Eñaut Gaztañaga (ahotsak eta gitarrak), Amancay Gaztañaga (koruak), Alejandro Orbegozo (sintetizadoreak), Raul Olaizola (baxua) eta Antonio Diniz-ek (bateria) osatzen dute Grises, Zestoa (Gipuzkoatik) datorren indie-pop taldea.

2006an Donostia Hiriko Pop-Rock Lehiaketan hirugarren saria jaso zuten. Lehiaketa berdinean, baina 2008ko ekitaldian, bigarrena lortu zuten. Urte horretako urrian hasi ziren grabatzen estreinako diskoa, Grises izenekoa, eta horrekin batera irabazi zuten 2009an Barakaldoko Pop-Rock Lehiaketan bigarren saria.

2010ean hasierako talde gonbidatua izan dira We are standard, The Hidden Cameras, Macaco eta Zenttric bezalako talde ospetsuekin. Egun bigarren diskoa ateratzear daude. Bigarren lan luze honen izena El hombre bolígrafo da. Taldeak bere soinua aurkitu du lan honetan. Beraien aurrelpa baino indie-agoa, alternatiboagoa eta dantzagarriagoa da.

Sarobek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button