MUSIKA

TAU talde psikodelikoak Bilbon joko du

Bihar, osteguna, Shaun Nunutzi musikari irlandarrak zuzendutako TAU bandak Bilboko Sarean gunean joko du. Nunutzi Islandiako Dead Skeletons taldeko kidea ere bada.

Nunutzi Mexikoko Real de Catorce basamortuko xamanekin bizi izan da, eta esperientzia mistiko haren ondorioz abiatu du TAU. Bidaia lisergiko eta mistiko hori Wirakuta izenburuko EPan bildu du, zeina bihar aurkeztuko duen Bilbon.

Taldearen izaera irekia den aldetik, makina bat taldetako musikariek parte hartu dute egitasmo psikodelikoan: Kadavar, The Soft Moon, The Pussywarmers eta Moon Duo, besteak beste.

TAU, gainera, iraupen luzeko lehen grabazioa plazaratuko du uztailean, Fuzz Club Records diskoetxearen laguntzaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button