MUSIKA

Musika Bulegoa Sarietako hautagai mordoa

Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa abian da. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) 107 proposamen jaso ditu maiatzaren 19an Biarritzeko Egungo Musiken Zentroko Atabal aretoan banatuko diren 10 sarietarako.

Denetariko proposamenak jaso dituzte, “proposamen guztiak ez dira diskoak edo abestiak izan. Zenbaitek, idatzizko lanak, partiturak, ikus-entzunezko proiektuak, musika-ekoizpen interaktiboak… aurkeztea erabaki dute. Azken batean, euskal musikaren sektoreak gaur egun egiten duen lan handiaren erakusgarri zabala da. Hizkuntzari dagokionez, aurreko edizioetan bezala, euskaraz egindako lanak dira nagusi, baina gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez egindako proiektuak ere jaso dira.”
Baina, kategoriarik eta hierarkizaziorik ez duten sariak direnez, guztiek balio bera izango dute.

Aurtengo edizioan, epaimahaiak lan handia du aurretik. Adituek 107 proposamenak baloratu beharko dituzte, eta Euskal Herriko (7 lurraldeetako edozeinetan jaio edo bizi direnak) sortzaile, interprete, konpositore, bakarlari edo/eta musika taldeen artean 8 sari eman beharko dituzte. Saritutako 8 artista edo musika taldeek 2.000 euro jasoko dituzte eskudirutan, eta baita Fernando Mikelarena “Baserri” eskultoreak egindako eskultura ere. Bederatzigarren saria Etxepare Euskal Musika Institutuaren Saria izango da eta berari esker, konpositore batek nazioartean hedatzeko baliabideak izango ditu.

Azkenik, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza batzordeak ohorezko saria emango dio Euskal Herriko musika jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button