Larrabetzun hasi zen istorioa duela zazpi urte. Irakurtzen ikasteko Literatura Eskola antolatu nahi zen, euskarazko literaturari buruz gehiago jakiteko, munduko literatura mundua bera bezain zabal eta anitz ezagutzeko.
Literatura Eskola konpartitzeko, eztabaidatzeko bilgunea izan da beti eta ahalegin horren emaitzari esker zabalduko dira Literatura Eskolako ateak zazpigarren urtez Euskal Herri osoan. Zazpi urteotan Eskolaren beraren egitura eta funtzionamendua errotzeaz gain, euskarazko literatura euskaldunen artean ezagutarazteko eta prestigiatzeko bideratutako hainbat egitasmo jarri dituzte abian, hala nola Eako poesia egunak, Literaturia edota Ahotsenea.
Aurtengo ikasturterako beste bi proposamen plazaratuko dira. Alde batetik, saio osagarriak, eskola burutuko den aste berean, oro har literaturarekin zein beren beregi Eskolan landuko den gaiarekin zerikusia izango duen ekitaldia proposatuko da eta beste aldetik, Literatura koadernoak. Hauek, eskoletan berbagai izango diren gaien edukiak jasoko dituen koadernoa atondu eta 2011ko ekaineko lehen asteburuan Larrabetzun antolatuko duten Literaturian aurkeztuko dituzte.
Literatura Eskolari buruz jakin beharreko guztia webgune berriaren bitartez jasoko du.
Literatura Eskolak bidalita